Zabala Txakolina - Bakio - Bizkaia




 

 

Zabala Txakolina


 

Zabala Zuria 2022 txakolina botilaratuta dago, dastatzeko prest.
Pixka bat gehiago itxaron beharko dugu ardo beltza dastatu ahal izateko, hau ere ikusgarria izango da.

Udabarri honetan ere, Bisita programa ederra prestatu dugu.

Gutxieneko taldea 8 pertsonakoa da, baina gutxiago bazarete, irekita dagoen talde batean sar zaitzakegu.
Begira bisiten atalean, han jarriko ditugu sortzen diren aukerak.

Gainera, telefonoz, e-mailez edo whatsappez kontsulta dezakezue.

Larunbatero, goizeko 12:30etan.
Egin zure erreserba

Zabala Txakolina





Zabala Txakolina

 

Gure Zabala Txakolina upategia Bizkaiko Txakolina Jatorri Deituraren parte da, EZIN ZITEKEEN BESTELA IZAN!!!!

Txakolina egiten dugun laugarren belaunaldia gara. Igorren birraitona Basigo baserrian hasi zen jarduera. Familiaren upategian hasi ginen gu ere, eta 2004an txakolindegi-jardueraren ardura hartu genuen, Andra Mari parrokiaren ondoan, mahatsondoaren eta Bakioko laranjondo eta limoiontzi ospetsuen hazkuntzarako mikroklima egokia duen ingurune batean.

 

 

Handik gatoz, Bakioko antzinako eraikin jauntxoen ibilbidetik, pasealeku bat eskaintzen duena, non beste garai batzuetako Bakio ezagutu dezakezuen, jauntxo eta landa girokoa.

2017an, Elexpuru jauregiaren eremutik (Elexalde auzoa) Ormatza jauregiaren eremura aldatu gara, Goitisolo auzora.

Gaur egun hemen dugu mahasti gehiena, eta bera da hona ekarri gaituena.

 

 

 

 

"Historias a Bocados" eitb,
Zabala Txakolina upategiko Iratxe Eguskiagarekin


 

 

 

 

 


ZABALA TXAKOLINA



KONTAKTU DATUAK

  94 661 55 42 - 656 767 954

  zabalatxakolina@gmail.com

  Goitisoloalde 22A
       48130 Bakio (Bizkaia)


SARE SOZIALAK
facebook


LEGE-LOTURAK
Lege-oharra
Pribatutasun politika
Cookies

  © 2020 ZABALA TXAKOLINA Eskubide guztiak gordeta